Lizarreta Irastorza, Raimundo
Usurbilen jaioa 1911/03/15ean, Izoztegi baserrian bizi zen. Ezkongabea, nazionalista (PNV) eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. eskuadrako milizianoa (M. Uranga buru). MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kidea zen 1936ko urrian.
Senideek diotenez, Raimundo kartzelan ere egon omen zen. Guztira sei urte egin zituen etxetik kanpo.
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F118
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F204
Alaitz Aizpuruaren testigantza