Madariaga Bilbao, Maria Luz
*‘Pilton’ itsasontzian ebakuatu zuten beste lau emakumerekin batera. 1937/07/17an Saint Nazairera (Frantzia) iritsi zenean 19 urte zituen. Handik Tours (Indre et Loire) hirira eraman zuten. Bere jatorria Usurbil dela jartzen du bidaiako zerrendak, baina ez dugu aurkitu hori egiaztatzen duen dokumenturik. Litekeena da gerra hasi zenean Usurbilen bizitzen egotea.
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER O 107 F4632
Euskadiko Artxibo Historikoa (Sección ‘Evacuación’, legajo 464, pág. 90-92)