Morras Urabaien, Eladio
Ofizioz, aeronautikoa. 27 urte zituen gerra garaian eta San Esteban auzoan bizi zen. Bere aita Wenceslao Morras Alday basozaina zen eta 1933an, justu EAJ-k irabazi zituen udal hauteskundeak egin aurretik, alkate egon zen hilabete batzuk.
Eladio Usurbilgo Falangeren sustatzaile nagusietakoa zen. Berak sinatzen zituen Falange-ko kide egiten zituenen karnetak, bazkidetzaz arduratzen baizen. Ikusi ahal izan dugunez, kolpistak sartu eta berehala edo hurrengo hilabeteetan falangista egindako herritar askok, ideologiarengatik baino, halabeharrez eta seguruenik presiopean eman zuten izena Falange Españolean.
Eskualdeko beste falangistekin antolatuta funtzionatzen zuten, esaterako, Epifanio Etxeberria edota Pio Berianekin, Orion kolpistekin zeharo lerrokatua aktiboki jardun zutenekin. Izan ere, Hernani, Urnieta, Lasarte, Usurbil, Aia eta Orio herriek osatzen zuten Eskualdeko Komandantzia Militarraren baitan eratuta zeuden.
Eladio Morrasen izena maiz entzun dugu jaso ditugun testigantzetan. Herritarren artean, ezaguna zen Falangisten buruzagi bat izateagatik. Esaterako, Zabaleako Patxi Aizpuruaren (gerora fusilatua izango zena) atxiloketarekin zer ikusi zuzena izan zuela uste osoa zuen Patxiren amak (familiaren testigantza).
iturria:
Falange Españoleko dokumentuak
1933/1/25eko udal akta
‘Lasarte-Oria 1936-48 Testigantzak’
Aizpurua familiaren testigantza