Mujika Irastorza, Felix
Usurbilen jaioa 1918/01/24an. Kalezarko Zapatarinean bizi zen. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. Eskuadrako milizianoa (M. Uranga buru). 1936/09/05ean zauritua izan zen Andatzako frontean. 1936ko urrian MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kide zen eta abenduko 2. hamabostalditik MAOC-2 batailoian, ametrailadore konpainian, zegoen. Euzko Gudarosteko 28.028 txapa zenbakia zuen. Beranduago, 156. Brigadako kidea izan zen, kabo karguarekin.
Aita (Francisco) eta anaia (Santos), biak ere milizianoak, preso hartu zituzten. Ama eta gainerako anaia-arrebek erbestera jo zuten. 1938an, Mollesen (Bartzelonan) zeuden.
(Paulina Aizpurua auzoaren testigantza lantze-fasean)
Iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F118
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F201
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER L 621 E2 F5
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER D 7 F31