Mujika Irastorza, Antonio
*Usurbilen jaiotakoa, Kalezarko Zapatarienean bizi zen. Gerra garaian 11 urte zituen. Aita (Francisco) eta anaia (Santos) milizianoak ziren eta preso hartu zituzten. Beste anaia Felix ere milizianoa zen eta Andatzan borrokan zauritu egin zuten. Amarekin eta gainerako anaia-arrebekin erbestera jo zuen. 1938an Mollesen (Bartzelona) zegoen.