Murgia Villaran, Angela
Usurbilen jaioa 1928-10-8an. Gerra garaian Kortezubin zegoen familia. Zortzi urterekin Bermeoko portutik atera zituzten bera eta bere anaia bat (Agustin), 1937ko martxoaren 21an, Frantziaruntz. Garaiko Euskal Gobernuak eta Errepublikak Parisen zuen Enbaxadak antolatutako lehen espediziotakoa izan zen.
Bere lehengusu Dorita Murgiak, 2021-12-6an adierazitakoaren arabera, “Angelak gerra garaian Frantziara eraman zutela komentatzen zuen. Familia batekin egon omen zen. Esaten zuen, baita ere, etxera itzuli nahi zuela han gerra zegoelako”. Bigarren mundu gerrari egiten zion aipu.
Bere zenbait senide Errepublikaren aldeko defentsan aritu ziren, Sabino eta Guillermo Murgia Villaran osabak, esaterako.
Euskal Herriratu ostean, Angela Donostian bizi izan zen. Aita galdu ostean eta amak zituen osasun arazoengatik, zenbait zentrotan pasa zuen bere bizia, batik bak, zuen adimen-urritasunaren ondorioz.
Azken zentroa Arrasateko Iturbide egoitza izan zen. Bertan zendu zen 2020-5-10ean, 91 urterekin, Covid-19 birusak harrapatuta.
Iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER O 111 F8744
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER O 97 F120
Usurbilgo Erregistro Zibila, Jaiotza agiria
Museo de la paz de Gernika-Recreación Gernika
