Olazabal Uranga, Migel
Bedaion (Tolosa) jaioa 1909/05/15an. Usurbilen bizi zen San Estebango Berritzabarrena baserrian. 27 urte zituela, 1936/11/19an, gaueko 23:30etan Guardia Zibilak atxilotu eta Tolosako kartzelara eraman zuen, Julio Mujika, Federiko Lasa, Luziano Goenaga eta Esteban Zubillagarekin. 1936/12/03an Ondarretako espetxera lekualdatu zuten eta epaile militarraren aginpean geratu zen.
Berarekin atxilotutakoei gertatu moduan, litekeena da kolpistek bere aldean mobilizatu izana baina ez dugu dokumenturik aurkitu.
1978/09/23 an hil zen Donostian. Aurretik Lezon bizi izan zen eta Hondarribian lurperatu zuten.
iturria:
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ02772_0115