Rekondo Irazu, Joxe Agustin

Usurbilen jaioa 1881/02/04an. Orion bizi zen eta gerra aurretik bertako zinegotzia izan zen. Orioko Errepublikaren defentsarako komisario buruetako bat izan zen. Kolpistek herria okupatu zutenean, alde egin zuen erbestera. Lapurdin egon zen bizitzen urteetan. Bere ondasunak konfiskatu egin zizkioten.

Iturria:

‘1936ko gerraren ubera Orion’ 33. / 120. orria (Iñaki Iturain Azpiroz)

Argazkia eta testigantza: Familia

 

Erbesteratuak Errepresaliatuak