Sagardia Manterola, Manuel
Usurbilen jaioa 1907/05/28an. 1942-02-17an atxilotua izan zen Angel Aliri eta beste batzuekin batera, presoak laguntzeko sare bat antolatu izana leporatuta. Gerra Kontseilua izan ondoren, 1942/12/10ean aske geratu zen.
Gero Usurbilen bizitzea debekatu ziotenez, Lasartera joan zen bizitzera eta bertan taberna bat zuen (Gure Etxea). Euskal kulturaren alde lan handia egin zuen frankismoan.
Iturria:
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historiko GEZ03573_0050
Archivo General de la Administración
Argazkiak: familia eta ‘Herriak Badaki’ liburutik
