Sagasta Isasmendi, Miguel
Usurbilen jaioa 1917/3/20an. Ezkongabea eta elektrikaria. UGT-ko eta Alderdi Komunistako kidea. 44. Batailoiko kidea (Salsamendi) “Enlaces y transmisiones” sekzioan.
1937/04/04ean Otxandion zauritua suertatu ostean, gerra-elbarria deklaratu zuten. Juxtu hilabetera, 1937/05/09an, Usurbilgo udalak -ordurako jada faxisten eskuetan- “profugo” deklaratu zuen, 1938ko soldadutza deialdira ez aurkezteagatik.
Frantziako Judes /Sept-Fonds-en eta Gurs-eko kontzentrazio eremutan egon zen errefuxiatu. Gurs-etik Bidarteko Ilbarritz/La Roseraie-ko ospitalera lekualdatua izan zen 1939/04/26an.
1947an Mendiben (Nafarroa Beherean) ezkondu zen. Hurrengo urtean Argentinara joan zen familiarekin eta 1962an, berriz, Estatu Batuetara. Ontarion (Oregon) bizi izan zen 1998/07/30ean hil zen arte.
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER E 22 F296v
Euskadiko Artxibo Historikoa
Frantziar Errepublikan errefuxiaturiko euskaldunen zentsoa
Ontario-ko (Oregon) egunkari bateko oharra