Sagastume Lasa, Jose Maria
1913/02/20an Alegian jaioa eta IRko kidea. Kolpistak Alegin sartzerakoan Donostira ihes egin zuen. Azaña Batailoian borrokatu zuen Usurbilgo frontean. 1937an Bilbo okupatzearekin bat, Azaña utzi eta Perezagua batailoian txertatu zen, Kabo izatera iristera. Santoñan 1937/08/26an atxilotu egin zuten eta 1937/09/23an Duesoko konzentrazio esparrura lekualdatu zuten. Ondarretara lekualdatua izan zen 1939/05/25an eta 1941/05/07an baldintzapeko askatasuna. Azkenik, 1943/08/26an behin-betiko askatasuna lortu zuen
Iturria:
Alegia 1936-1945 – Aranzadi
Alegiko Udal Artxiboa 482. Kaxa. E. Sekzioa. 6. Negoziatua // 510. Kaxa. 1936-1939 Gerra Zibileko Dokumentuak
Archivo Interior MIlitar del Noroeste – Sumarisimoa 11915/38 eta 3513/40
