Salsamendi Arruti, Domingo

*Usurbilen, ‘Bizkarre’ baserrian jaioa 1919/03/04an. Senitartekoek kontatzen dutenaren arabera, 1938an baserritik eraman zuten derrigortuta soldadu borrokara faxisten alde. Urteetan desagertutzat jo zuten. 1942/11/11n inskribatutako Usurbilgo Parrokiako agiriaren arabera, Ebroko batailan, Kataluniako frontean, hil zuten 1938/7/25ean, hain zuzen ere. 

Tarragonako Camposines-en memorial bat eraiki zuten borroketako lubaki baten gainean, Ebroko batailan hil zirenak gogoratzeko. Bertan, plaketan, 1.388 izen-abizenak jasota daude, tartean Domingo Salsamendi Arrutirena.

iturria:

“Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna” Erakusketa. Gipuzkoako Foru Aldundia

Jaiotza agiria. Usurbilgo R.Z.

San Salvador Parrokia – Heriotz agiria – T6 F78-79 nº31

Camposines-eko Memorialeko plaka

Kolpisten aldean Hildakoak edo desagertuak Errepresaliatuak