Salsamendi Sagarzazu, Lazaro

Usurbilen jaioa 1917/03/25ean. Kalezarreko Xarrenea-ko semea. Kolpistek soldadutzara eraman ondoren, Ebroko batailan, Teruelgo frontean hil zen, 1938/01/10ean, 19 urte zituela.

Familiak dionez, mobilizatutako beste usurbildar batekin joan zen Iruñearaino. Han banatu omen zituzten eta Lazaro Teruel aldera eraman zuten. Hil zelarik, gurasoei abisua ematera etxeraino etorri ziren baina ez zuten inoiz jakin gorputza non zegoen ere.

Handik gutxira 16 urteko bere anaia Rafael eraman zuten soldadu. Melilla aldean egon omen zen eta, urte askoren ostean, onik itzuli zen etxera.

Iturria:

Usurbilgo Erregistro Zibila Jaiotzen Liburua 1. atala o3 lib-110 – Heriotzen 3. atala D6 lib – 59

Maria Pilar eta Enkarni Alkorta Salsamendi Sagarzazuren testigantza (Lazaroren ilobak)

Kolpisten aldean Hildakoak edo desagertuak