Saseta Etxeberria, Kandido

 Hondarribian jaioa 1904/12/13an. Militarra zen eta jeltzalea. Gerra lehertu zenean, Gipuzkoako defentsa antolatzeko agindua jaso zuen. Azpeitiako Komandatziaren buru, Asteasutik Zizurkil tarteko defentsa lerroa eratu zuen, besteak beste. 1936ko abuztuan-irailean, Andatza, Andatzarrate eta Zarateko Bentako gudariak gidatu zituen. Hain zuzen, 1936/09/05ean zauritua suertatu zen Andatzako frontean.  

Lekeitio, Eibar, Ubidea, Intxorta eta Otxandion ere ibili zen borroka gidatzen. 1937an otsailean, 32 urterekin, komandante egin zuten. Asturieseko frontera bidalia, Areces-en hil zen borrokan 1937/02/23an eta berarekin batera beste 187 gudari, gehienak gipuzkoarrak.

 

Iturria:

Euzkadi 1936/12/02 3.orr

Frente Popular 1936/8/30 5. orria

Los Vientos Favorables. Euskal Herria 1839-1959, 175.orr, Jose Antonio Etxebarrieta Ortiz, Txalaparta, 1999

Lan Deya. Basarri bertsoa 1937/02/25, 25.orr

Lan Deya. Litargi bertsoa 1937/02/27, 5.orr

Argazkia: Gerra Zibila Gipuzkoan 1936 IV tomoa 5456

Gudari eta Milizianoak Zaurituak