Sor Angeles
*Saturrarango emakume-kartzelan Mesedetako Kongregazioko moja izan zen. Haiek arduratu ziren 1938 eta 1944 artean, bertan, baldintza penagarrietan, frankistek preso izan zituzten milaka emakume eta haurren zaintzaz. 1938an, 25 serora zeuden presozain lanetan.
Aipagarria da emakumeak moja sartzen zirenean, beren izena aldatzea ohikoa zela. Horregatik ez ditugu aurkitu Sor Angeles-en izen-abizenak, baina espetxe hartan egondako emakume batzuen testigantzek argi adierazten dute usurbildarra zela, are, presozain krudelenetakoa zela.
iturria:
-Ascensión Badiola Aristimuño-ren doktoretza-tesia ” La represión franquista en el País Vasco. Cárceles, campos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerra” – EHU-UPV – 2015 (22. eta 31. orrialdeak)
-“Prohibido recordar” dokumentala. Josu Martinez/Txaber Larreategi https://www.youtube.com/watch?v=KXCjicWSNes