Soroa Berrotaran, Nikasio Luis

*Usurbilen jaio zen 1918/11/25ean. Erreketea, ‘Boina roja’, Oriamendiko Tertzioan izena eman zuen 1937/04/17an, Jose Inazio Arruek aurkeztuta.

Lemoatxen (Peña Lemona) faxisten alde borrokan hil zuten 1937/06/14ean. Heroi gisa ohoretu eta Usurbilgo hilerrian hobiratu zuten. Deigarria da Julian Azpiroz erretoreak berari buruz idatzitako txostena ‘Comunión Tradicionalista’ talde karlistari zuzendua, Ohorezko Liburuan jasotzeko (ikus azpian eranskinetan).

Urteetan Usurbilgo kale batek ‘Luis Soroa’ izena izan zuen, gaur egun ‘San Esteban’ kalea dena, hain zuzen.  

 

Iturria:

Usurbilgo Erregistro Zibila 20/1937

La voz de España 1937/06/29 7.orr,

AHDSS-DEAH, San Salvador (Usurbil), T. 6 F. 19 

www.requetes.com/joserequetes.html

www.requetes.com/joserequetes.html

 

Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’  557. orria – Josu Tellabide

– Nikasio Luis Soroa zutik dagoena, eta bere ondoan eserita Blas Añorga Mendizabal 

Kolpisten aldean Hildakoak edo desagertuak