Ugarte Salsamendi, Blas Basilio
Usurbilen jaioa, 1907/02/7an. Egiluzetxiki baserriko semea. Nekazaria eta trikitilaria. Usurbilgo zinegotzia izan zen Errepublika garaian (1934/9/30tik 1936/2/22ra). MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kide zen eta Errepublikaren alde borrokatu zuen. Oviedoko (Asturias) ospitalean hil zen 1936/10/26ean borrokan jasotako zaurien ondorioz.
Manuel Goenaga herritarrak kontatutakoarekin Bide Ertzean taldeak 2006an egindako abestian aipatzen da Blas Ugarteri gertatutakoa. Ikusgai hemen: Abestiak
iturria:
Usurbilgo Erregistro Zibila heriotz agiria 13/1945
Manuel Goenagaren testigantza (Noaua 2005/07/22 14.orr)
Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ liburutik 255. orria