Unanue Alzaga, Juan Inazio

Usurbilen jaioa 1912/08/15ean. Agerreazpi baserriko semea. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo milizietan (J.K. Beloki buru). Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. Eskuadrako buruzagiordea zen.

Urte bereko urrian MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kidea zen eta abenduaren lehen hamabostaldian, berriz, MAOC-2 batailoian zegoen, bigarren hamabostalditik aurrera, gainera, kabo gisa, 1. konpainian. 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian MAOC-2 Gipuzkoan azaltzen da borrokan kabo laguntzaile gisa (28.040 zkia.) gisa 3. Brigadan.  Villaronen egon zen ospitalean.

iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO L3243 F71-73/75

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F184

Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ liburua 412. orria

Gudari eta Milizianoak Zaurituak