Uranga Armendariz, Jose Migel “Panadero”

Orendainen jaioa 1907/12/11n, bertako Erregistro Zibilak dionez, nahiz eta dokumentu batzuetan beste data jarri.  Txikierdin (Usurbil) bizi zen, baita bere anai-arreba asko ere. Ezkongabea, nazionalista eta Andatzako zutabeko kidea 1936/08/25etik aurrera (bera buru). Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. eskuadrako buruzagia. MAOC-1 Larrañaga Batailoian zegoen 1936ko urrian. MAOC-2 batailoian, 1. konpainian, abenduko bigarren hamabostalditik aurrera.

1937ko otsailaren 1. hamabostaldian kabo gisa agertzen da eta martxoaren 2. hamabostaldian, berriz, MAOC-2 Gipuzkoan borrokan teniente gisa (28.023 zkia.) Maiatzean, ostera, sargento gisa 1. konpainian.

Zeanuriko (Bizkaia) frontean borrokan zegoela jasotako zaurien ondorioz hil zen, Basurtoko ospitalean, 1937/05/08an. Bilboko Vista Alegre hilerrian hobiratu zuten. 

Bere anaia Juan Martin ere borrokan ibili zen Errepublikaren alde baina Usurbilera itzuli eta preso hartu zuten. Ondarretako kartzelan eduki zuten. Egun batez senideei gehiago ez joateko esan zieten eta geroztik ez zuten bere arrastorik izan.

Dolores arreba ere milizianoa izan zen. Beste anaia-arrebak -Bittor, Juana eta Manuela-  1936/11/5ean Euskaditik ebakuatutakoen zerrendan agertzen dira.

iturria:

Bizkaiko Artxibo Historiko Probintziala, Registro de Fallecidos en Campaña

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F111

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F200

Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER M 1 F1

Euzkadi Roja nº 95 / 12/1/1937 . 4. orria

Gudari eta Milizianoak Hildakoak edo desagertuak