Uranga Armendariz, Juan Martin “Motza”

Orendainen jaioa 1905/08/30ean bertako Erregistro Zibilak dionez nahiz eta zenbait dokumentutan beste data azaldu. Usurbilgo Txikierdi auzoan bizi zen, baita bere anai-arreba asko ere. Ezkongabea, nazionalista eta Usurbilgo milizianoa 1936/08/25etik aurrera, 2. Eskuadrako buruzagiordea (F. Aizpurua buru). MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kidea urte bereko urrian.  Abenduko bigarren hamabostalditik aurrera, berriz, MAOC-2 batailoian, Enlaces y transmisiones konpainian. 28025. Euzko Gudarosteko Txapa zenbakia zuen.

Frontetik itzuli zenean, atxilo hartu eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Bere arreba janaria eramatera joaten zen baina egun batean ez zuela gehiago bisitara joatea merezi esan zioten. Orduz geroztik, ez zuten sekula bere arrastorik izan.

Bere anaia Joxe Migel Errepublikaren defentsan Zeanuriko (Bizkaia) frontean borrokan zegoela zauritu egin zuten eta Basurtoko ospitalean hil zen 1937/05/08an.  Arreba Dolores ere milizianoa izan zen. Beste anaia-arrebak -Bittor, Juana eta Manuela-  1936/11/5ean Euskaditik ebakuatutakoen zerrendan agertzen dira.

 

 

Iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F111

Maria Ines Uranga Armendarizen testigantza 2006-9-17an Usurbilen egin zen oroimen ekitaldian jasoa

Euzkadi Roja nº 95 – 4. orria 1937/1/12

Gudari eta Milizianoak Hildakoak edo desagertuak