Zarauz Etxabe, Jose Martin
*Usurbilen, ‘Troia’ baserrian jaiotakoa 1918/08/20an. Kolpisten aldean Nafarroako Siziliako 3. Bataloia, 2. Konpainian soldadu zegoela, Villarrealeko (Castellon de la Plana) frentean hil zuten 1938/06/30ean. Gorpua ‘Kontseju Txiki’ etxe azpian zegoen Usurbilgo Zirkulo Tradizionalistaren -karlistak- egoitzatik hilerriraino eraman eta bertan hobiratu zuten.
Familiak dionaren arabera, etxera joatekoa omen zen, -seguru asko baimen batekin-, eta arbol baten azpian familiari gutun bat idazten ari zela, hegazkin batek tirokatu eta bertan zerraldo geratu zen. Egiluze Handiko Esteban Bengoetxeak eta Txikierdiko Pedro Alberdik -berarekin batera soldadu zeuden bi herritar- gerora kontatu omen zioten Martin Zarauzen senideei hala gertatu zela.
iturria:
AHDSS-DEAH San Salvador Parrokia T.6 F.30 nº15
La voz de españa 1938/07/07 -Eskela
Julian Zarauz ilobaren testigantza 2022/6/27
Argazkia: Usurbilgo baserriak eta baserritarrak, 392 orria