Zuloaga Lizaso, Pedro

*Usurbilen jaio zen 1915/03/07an. ‘Arratzain’ baserrikoa, hain justu. Kolpisten ‘Regimiento de Artilleria de Montaña’ izeneko 2. batailoian soldadu zebilela zauritu zuten eta Gasteizko Seminarioko erietxean hil zen 1936/12/15ean. 1937ko urtarrilaren 18an Usurbilen hileta egin ondoren, bertan hobiratu zuten.

Senideen arabera, soldadutzara eraman zuten frankistek eta parapeto bat egiten ari zela lubakietan, tiro galdu batek jo ondoren hil zen Gasteiz aldean.

Bere anaia bat -Jose Antonio- ere soldadutzara eraman zuten. Zazpi urte egin zituen han, eta azkenean onik itzuli zen etxera.

 

Iturria:

Espainiako Aldizkari Ofiziala, 1941/10/25 8304. orr (pentsioa)

La voz de España 1937/01/24 6.orr

Registro Civil Vitoria-Gasteiz T. 121, F. 253

AHDSS-DEAH, San Salvador (Usurbil), T. 6 F. 16

Testigantza eta argazkia: Arratzaingo Jose Antonio, Mila, Josune Zuloaga 2021/12/21

Kolpisten aldean Hildakoak edo desagertuak