Barrenetxea Azpeitia, Jose

*Hernanin jaioa, bertako basozaina zen. 1936ean, 56 urte zituela, errepublikaren aldeko miliziano batzuk Hernanin sakeoren bat egiten ari omen ziren. Horietako baten atzetik Usurbileraino iritsi zen. ‘Sarobe’ jauregiaren parean, ordea, Usurbilgo milizietako kideekin topo egin zuen, han baitzeuden koarteleratuak. Haiengandik ihes egiten hasi, baina tiroz erail zuten 1936/09/13an. 

Gertaerak nola izan ziren ez dago argi, baina badirudi jazartzen ari zen gizon hura Barrenetxeak berak erail zuela lehenago.

Bitxikeria moduan, Jose Barrenetxearen hiru heriotz agiri aurkitu ditugu. Bata Usurbilgo parrokiakoa, bestea Erregistro Zibilekoa eta hirugarren bat, Zarauzko parrokiakoa. Lehen agirian Usurbilen lurperatu zutela jartzen du. Aldiz, azken bietan Zarautzen hilobiratu zutela.

Iturria:

Usurbilgo Erregistro Zibila

AHDSS-DEAH San Salvador, Usurbil T.6 F.13 nº21

AHDSS-DEAH Sta María La Real, Zarautz T.8 f.131v nº15

Gerra amaitu ondoren Usurbilgo eta Hernaniko udalek egindako informeak (PARES artxibategiak)

 

Fusilatuak

Documentos correspondientes a Causa General del A.H.N.Subdirección General de los Archivos EstatalesMinisterio de Cultura.España
Documentos correspondientes a Causa General del A.H.N.Subdirección General de los Archivos EstatalesMinisterio de Cultura.España