Martinez Magallon, Cesareo
Tarazonan (Zaragoza) jaioa, Hernanin bizitakoa eta Alderdi Komunistako afiliatua. Bertako Gerra Komisaldegiko kidea, Dragones Batailoiko 4. konpainian borrokan aritutakoa. Usurbilen hil zuten 1936/09/12an, 43 urterekin.
Kolpistak Hernani hartzeko zorian zirela, herriko zenbait etxeetako txikizioetan parte hartu izanagatik Jose Barrenetxea bertako basozaina atzetik zuela, Usurbilgo Saroe jauregian babestu zen, miliziak koarteleratuta zeuden tokian, hain zuzen. Testigantza batzuen arabera eta zenbait dokumentuek erakusten duten moduan, baratzean arto tartean ezkutatu zen eta Barrenetxearekin izandako aurrez aurrekoan tiroz hila suertatu zen. Gero milizianoek Barrenetxearen aurka egin, eta bera ere tiroz hila gertatu zen.
Dokumentuek jasotzen dutenez ere, villabonarra jaiotzez baina Hernanin bizi zen Valentin Laskurain Iribarren miliziano anarkistak ere lotura izan zitekeen gertaera haietan.
Martinezen emazte Rosario Arostegi eta lau seme-alabak Estatu frantsesera erbesteratu ziren.
2021/04/02an Jexux Mari Rekondori jasotako testigantza: Saroe Jauregian gertatutakoa
iturria:
‘El otoño de 1936. Los fusilamientos de Hernani’ M. Aizpurua y otros. 2007. Hernaniko udala/Alberdania. 254 eta 268 orriak.
Hernaniko alkateak 1937an eginiko agiria.
Centro Documental de la Memoria Historica PS GIJON K 99
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER L 281 E3 F7
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER L 537 E14 F23
Gerra amaitu Hernaniko udalak egindako informeak (PARES artxibategiak)