Furundarena Begiristain, Joxe Mari
*Usurbilen jaio zen 1915/07/17an, Aginagako ‘Eiza’ baserrian bizi zen. Ezkongabea, pilotari afizionatua eta aitari barbero lanetan laguntzen ziona. EAJko kidea eta Usurbilgo milizietan mobilizatuta 1936/08/25an (F. Aizpurua buru zuen), hain zuzen, bizargile bezala. Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa zen. 2. Eskuadrakoa, eta, beste lagun usurbildarrekin batera, Saroe jauregian (garaian jeltzaleek koarteltzat hartutako markesaren etxea) goardiak egin zituen.
San Praxku jaietan bete-betean, familiarekin etxean zegoela, txapelgorriak [erreketeak] bila joan zitzaizkion eta, gerora, lagun batzuei esker jakin zuten Lasarteko koartelara eraman zutela eta 1936/10/03an, 21 urterekin, Tolosako hilerrian fusilatu zutela epairik gabe. Hamar urte geroago, familiak gorpua berreskuratzea lortu zuen eta Aginagako hilerrian lurperatu zuen.
Bere anaia Jose Migel ere milizianoa izan zen.
(Aginagako hilerrian 2022an egindako oroimen ekitaldia)
(Marije Furundarena ilobaren testigantza)
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 F2 F111
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F216
Euskadiko Artxibo Historikoa, ‘Euzkadi bajo el régimen de Franco’
Tolosako Erregistro Zibila T34 nº 5/1940. (1940/01/12)
Noaua 52. zka. 1998/10/16 Joxe Ramon Furundarenaren artikulua
Argazkiak ‘Herriak Badaki’ Usurbilgo Memoria Errepresiboa 1973-2002 liburua