Aginaga Otegi, Bautista
*Usurbilen jaioa 1903/04/25ean, Gaztañagan bizi. Ezkongabea, EAJ-ko kidea eta ‘Euzko-Batzoki’-ko idazkaria. Hornikuntza komitean, bulego-zerbitzuetan zegoen lanean 1936/08/25ean. Faxistak Usurbilera sartu aurretik alde egin zuen, baina bere aita -Carlos Aginaga Otegi- zendu eta haren hileta-elizkizunera herrira joan zenean eraman zuten atxilo 1936/09/30ean.
Hurrengo egunean, 1936/10/01ean, Oikia-Zumaian -Meaga inguruan- fusilatu zuten, epairik gabe. Berarekin batera Pedro Julian Agirre Gallastegi aiarra ere erail zuten matxinatuek. Bien ala bien gorpuak bide bazterrean utzi zituzten eta bertako baserritarrek lurperatu zituzten hango soro batean.
1980ko uztailaren 13an deshobiratu zituzten bien gorpuzkiak eta senideei eman. Bautistarenak Usurbilgo hilerri zaharreko panteoi batean jaso zituzten.
(Familiaren testigantza lantze fasean)
Meagan, exekutatu zuten tokian 2022an egindako oroimen ekitaldia
iturria:
Usurbilgo Gerra Komisaldegiko miliziano fitxa
CDMH-ko fitxa
Euzkadi Bajo El Regimen De Franco.
DV 1980-7-13 (16. orria)
The War Spain egunkaria, 1938-06-4
Argazkiak: ‘Usurbil 1371-1971’ 90. orria / ‘Herriak Badaki’ 11. orria