Aginaga Otegi, Bautista

*Usurbilen jaioa 1903/04/25ean, Gaztañagan bizi. Ezkongabea, EAJ-ko kidea eta ‘Euzko-Batzoki’-ko idazkaria. Hornikuntza komitean, bulego-zerbitzuetan zegoen lanean 1936/08/25ean. Faxistak Usurbilera sartu aurretik alde egin zuen, baina bere aita -Carlos Aginaga Otegi- zendu eta haren hileta-elizkizunera herrira joan zenean eraman zuten atxilo 1936/09/30ean.

Hurrengo egunean, 1936/10/01ean, Oikia-Zumaian -Meaga inguruan- fusilatu zuten, epairik gabe. Berarekin batera Pedro Julian Agirre Gallastegi aiarra ere erail zuten matxinatuek. Aurrez, konfesatzeko aukera eman zieten biei ala biei. Zarauzko konbentuko Segundo Bilbao frantziskotarrak hala baieztatu zuen familiari igorritako gutun baten bidez (ikus azpian eranskinetan).

Bien gorpuak bide bazterrean utzi zituzten eta bertako baserritarrek lurperatu zituzten hango soro batean. (Erramun Jauregiren testigantza)

1980ko uztailaren 13an, EAJ-ren eskutik, gorpuzkiak deshobiratu eta senideei eman zizkieten. Bautistarenak Usurbilgo hilerri zaharreko panteoi batean jaso zituzten.

Bere iloba Maria Luisa Aginagaren testigantza

Meagan, exekutatu zuten tokian 2022an egindako oroimen ekitaldia

iturria:

Usurbilgo Gerra Komisaldegiko miliziano fitxa

CDMH-ko fitxa

“Euzkadi Bajo El Regimen De Franco” txostena.

Fraideak familiari igorritako gutuna

DV 1980-7-13 (16. orria)

The War Spain  egunkaria,   1938-06-4

Argazkiak:  ‘Usurbil 1371-1971’   90. orria    / ‘Herriak Badaki’  11. orria

 

Gudari eta Milizianoak Fusilatuak