Arrospide Usabiaga, Regino
Orian jaio zen 1912/09/05ean , baina bi urterekin bere aitonaren (amaren aldetik) baserrira joan zen bizitzera, Urdaiaga-San Esteban auzoko Urtinea baserrira.
Ideia abertzaletakoa, 1936/08/25ean, milizietan eman zuen izena, hain zuzen Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. Eskuadran (M. Uranga buru). Laster atxilotua izan zen beste usurbildar batzuekin, tartean Zabaleako Eustakio Aizpurua eta gero erailko zuten bere anaia Patxi. Lasarteko kuartelean zeukatela, itzal handiko norbaiten eraginez aske utzi zuten. Berarekin batera Eustakio ere bai.
Baina gero frankistek erreklutatu eta beraiekin eraman zuten soldadu eta, besteak beste, Terueleko frontean izan zen, praktikante lanetan. Handik onik itzuli zen.
(Bere biloba Ainara Lizeaga Arrospideren testigantza)
Iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F195
Argazkiak: familiak emandakoak
