Barrenetxea Azpeitia, Jose

*Hernanin jaioa 1880/06/16an, Goiarro ezizenez ezagututako sendian. Bertako basozaina zen. 1936ean, 56 urte zituela, Usurbilen hil zuten.

Errepublikaren aldeko miliziano batzuk Hernanin txikizioak egiten ari omen ziren, kolpistak herria hartzeko zorian zirela. Barrenetxea horietako baten atzetik (zantzu guztien arabera Cesareo Martinez Magallon izeneko miliziano komunista) Usurbileraino iritsi zen, 1936/09/12an. 

Gertaerak zehazki nola izan ziren ez dago erabat argi, baina testigantza batzuen arabera (*) eta zenbait dokumentuek erakusten duten moduan, Martinez Saroe jauregira (Markesenea) sartu zen, bertan Usurbilgo miliziak koarteleratuta zeuden tokira, hain zuzen. Martinezek baratzera jo omen zuen, arto tartera babes bila. Han Barrenetxearekin izandako aurrez aurreko tiroketan hilda suertatu zen. Ondoren, milizianoek Barrenetxearen kontra egin eta bera ere tiroz hilda gertatu zen.

Dokumentuek jasotzen dutenez, villabonarra jaiotzez baina Hernanin bizi zen Valentin Laskurain Iribarren miliziano anarkistak ere lotura izan zitekeen gertaera haietan.

Hasiera batean, Jose Barrenetxea Usurbilen hilobiratu zuten baina bi egunetara, familiak Zarauzko hilerrira eraman zuen gorpua. Horregatik aurkitu ditugu hiru heriotz agiri (Usurbilgo parrokiakoa, Erregistro Zibilekoa eta Zarauzko parrokiakoa). Handik hamabost bat urtera, familiak Hernaniko sendiaren panteoira lekualdatu zuen.

2021/04/02an egindako elkarrizketaren zati honetan, Jexux Mari Rekondo Saroe Jauregiko pasarteaz mintzo da. Saroe Jauregian gertatutakoa

iturria:

(*) Jexux Mari Errekondo eta Jorge Aizpuruari jasotakoa

Argazkia, heriotz oroigarria, Hernaniko alkatearen 1938ko agiria: familiak emandakoa

Gerra amaitu ondoren Usurbilgo eta Hernaniko udalek egindako informeak (PARES artxibategiak)

‘El otoño de 1936 en Guipúzoa. Los fusilamientos de Hernani’ M. Aizpurua y otros. 2007. Hernaniko udala / Alberdania. 253, 254 eta 268 orriak

Usurbilgo Erregistro Zibila

AHDSS-DEAH San Salvador, Usurbil T.6 F.13 nº21

AHDSS-DEAH Sta María La Real, Zarautz T.8 f.131v nº15

Fusilatuak

Documentos correspondientes a Causa General del A.H.N.Subdirección General de los Archivos EstatalesMinisterio de Cultura.España
Documentos correspondientes a Causa General del A.H.N.Subdirección General de los Archivos EstatalesMinisterio de Cultura.España