Bruño Urdanpilleta, Andres

Donostian jaioa 1926ko martxoaren 18an.  Alde Zaharrean bizi zen ama eta arrebarekin (gurasoak banatuta zeuden).

Familia errepublikazale eta ezkertiarra izaki, faxistek Donostia hartzera zihoazela ikusirik, alde egin zuten Bizkaiaruntz, arreba Aginagan geratu zen bitartean. Bizkaian, aterpea eman zioten Gernika-Lumoko baserri batetik bonbardaketa zuzenean bizi izan zuen.

Hamar urterekin, lau urte luzeko ihesaldia hasi zen Andresentzat. Estatu frantsera joan eta, besteak beste, Baionan, Parisen eta gero Donibane Lohizunen bizi izan zen. Alemandarrek Frantzia okupatu ostean, etxera itzultzea erabaki zuten. Orduan jakin zuen, bere aita (Jose Bruño) faxisten kontra borrokan hil zutela Donostian, 1936/09/04ean.

Amak bere arreba jaso eta Errenderiara joan zen bizitzera, baina Andres Aginagan geratu zen morroi eta geroztik, bizi osoa hor eman zuen 2019ko urriaren 5ean zendu zen arte. Usurbilgo alkate izatera iritsiko zen.

(Blanka eta Maribel bere alaben testigantza)

iturria:

Maribel eta Blanka Bruño alaben testigantza

Noaua 2019/10/18

Donostiako Erregistro Zibila T.126 F287

Argazkiak: familia

Erbesteratuak Umeak Gerran

Andres Bruñoren aitaren heriotz agiria
Andres Bruño bere ama Maria Urdanpilleta eta bere arreba Ana Marirekin