Goenaga Illarramendi, Manuel
Usurbilen jaioa 1915/05/01ean, Olarri baserriko semea. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25tik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa izan zen. MAOC-1 Larrañaga Batailoian borrokan aritu zen urte bereko urrian. 1936ko abenduko 2. hamabostaldian eta 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian MAOC-2 Gipuzkoa batailoian zegoen, ‘Enlaces y Transmisiones’ konpainiarekin kabo gisa (28027 zkia.).
Hainbat frontetan jardun zuen borrokan Errepublikaren alde. Avilesetik (Asturias) itsasoz alde egiten ari zirela, hartu zuten preso kolpistek. Santoñako espetxean eduki zuten lehenik eta handik Miranda de Ebroko kontzentrazio esparrura eraman zuten, non gaixotu egin zen. Osatzea lortu zuenean, ‘Langileen Batailoietan’ aritu zen derrigorrezko lanetan, besteak beste, Guadalajaran eta Katalunian. Etxera itzuli zen baina berriro ere kolpistek mobilizatu egin zuten eta Palma de Mallorcan eta Asturiasen egon zen lan behartua egiten. 1942an itzuli zen behin betiko etxera.
Manuel 2009/05/05ean zendu zen.
‘Maizales bajo la lluvia‘ Aitor Azurkiren liburuan, 2007an jasotako testigantza hemen
iturria:
Azurki, A. “Maizales Bajo la Lluvia”. Irun. Editorial Alberdania
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F205
Manu Aranburuk lagunduta, eskainitako testigantza herriko aldizkarian (Noaua 2005/07/22 14.orr)
Argazkiak: Goenagak berak A. Azurkiri utzitakoak
Euzkadi Roja Nº95 37-01-12 4. orr