Zatarain Etxebeste, Anbrosio

1912/9/27an jaio zen Donostian. Ambrosio Zatarain Goiak Rosa Etxebeste lehen emaztearekin izan zuen seme bakarra zen. Txokoaldeko Torre etxean bizi ziren.

Faxistek Donostia okupatu zutenenean, familia osoa Frantziara (Pau) erbesteratu zen. 1937/2/21ean soldadutzatik “profugo” izendatzeko espedientea zabaldu zion Usurbilgo udalbatzak. 1948an itzuli zen Euskal Herrira eta, besteak beste, euskalgintzan lan handia egin zuen eta idazlan ugari ekoitzi zituen. Euskaltzaina izan zen. 1999an hil zen.

(Zatarain familiaren testigantza)

Iturria:

Mikel Atxaga-ren txostena http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/49184.pdf

Argazkia: Auñamendi entziklopedia. Fondo B. Estornes-Lasa

Erbesteratuak