Zubeldia Izeta, Joxe Ramon

Usurbilen jaioa 1911/03/21ean.  Urdaiaga-San Estebango Oa baserriko semea. 1936an, kolpe militarra jazo zenean, Burgosen zegoen soldadutza egiten. Hango militarrek kolpistekin berehala lerrokatu zirenez, bera segituan eraman zuten frontera beren alde borrokatzera. Hiru urtez ibili zen lehen lerroan, besteak beste, Santanderren, Teruelen, Lleidan eta Ebroko batailan. Bertan ezagutu eta sufritu zituen pasarte gogorrak kontatzen zizkien senideei.

Zauritua ere izan zen eta bizi osoan gorde zituen metraila zatiak hankan eta besoan. 1992/01/16an zendu zen Donostian.

Bere anaia Joxe Manuel ere gerran ibili zen baina Errepublika defenditzen.

Oharra: Zenbait zerrendetan beste anaia bat -Juan Mari Zubeldia- fusilatu bezala agertzen den arren, Juan ez zen inoiz fusilatua izan. Istripuz hil zen 1939ko uztailean.

 

(Joxe Julian Zubeldia Garin Joxe Ramonen semearen testigantza lantze-fasean)

Iturria:

Argazkiak eta informazioa: familia

Kolpisten aldean Zaurituak

Joxe Ramon Zubeldia Izeta
Joxe Ramon Zubeldia Izeta soldadu zegoela Burgosen
Regino Arrospide (zutik ezkerrean) eta Joxe Ramon Zubeldia bere ondoan, Teruelgo frentean