Zubiria Urruzmendi, Romana
*Aginagan jaio zen 1891/03/04an. 32 urterekin Eusebio Larzabal Orandegi añorgatarrarekin ezkondu zen 1923/11/22an. Orduan Donostiara joan zen bizitzera. Hiru seme-alaba izan zituen, horietako bat haurtxo zela hil zen istripuz.
1936ko udan, Loiola auzoan bizi zirelarik, bera etxean ez zegoela, senarraren bila joan ziren. Seme zaharrena, Pedro, etxean aurkitu zuen eta Eusebio eraman zutela jakindakoan, bere bila joan zen. Geroztik biak desagertuta daude: 1936/09/26an fusilatu zituzten bera eta senarra Donostian. Gorpuak ez dira sekula azaldu.
Dakigula, Romana Zubiria Gipuzkoan fusilatutako emakume bakanetakoa dugu
Ikus bere alaba Maria Luisaren testigantza
iturria:
Gogora fitxa
1978-ko DV eskela
Donostiako Erregistro Zibila, heriotz agiria 1945/02/28an inskribatua
Maria Luisa Larzabal Zubiria bere alabari elkarteko oroigarria etxera eraman zitzaionekoa (2021eko iraila)