Galarmendi Balerdi, Joxe
*Usurbilen jaio zen 1886/12/25an, eta Juliana Aizkorretarekin ezkonduta zegoen. Kalezarreko Kaxkonean bizi zen. EAJ-ko sinpatizantea zen.
1936/11/02n, 50 urte zituela erail zuten Zizurkil inguruan, inolako epairik gabe. Familia guztiak alde egin zuen etxetik. Bere bi semeak, Ramon eta Valeriano Galarmendi Aizkorreta, ezkertiarrak, Usurbilgo milizietan izena eman ostean, frontera joan ziren. Biek bizia galdu zuten bertan borrokan. Alaba Josefa ere milizietan aritu zen.
Iturria:
Euzkadi Bajo El Regimen De Franco
Usurbilgo Parrokiako jaiotza agiria L6 F166 nº 45
The War Spain egunkaria, 1938-06-4
‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’, 372 orria (Josu Tellabide)
Argazkia: familia
