Goenaga Gorriti, Jose

Usurbilen jaioa 1918/01/11ean. Ezkongabea eta errementaria ofizioz. Matxinatuek estatu-kolpea eman ondoren, herrian sortutako miliziak laguntzen aritu zen, besteak beste, errepideetako ibilgailuen joan-etorriak kontrolatzen.

Gerora, jada kolpistek herria hartu ondoren, kinta bat aurreratu eta soldadutzara eraman zuten. Han zegoela, irteera-baimen baten harira, 1941/09/02an atxilotu egin zuten Irubideko erromerian, Jesusa Segurola eta zortzi lagun gehiagorekin batera.

Ondarretako espetxera eraman zituzten. Bertako baldintza penagarriei aurre egiteko, familia joaten zitzaion mantak eta janaria eramatera. Bi astera Infanteriako 29.en Erregimenduko kalabozotara lekualdatu zuten eta hurrengo egunean atera egin zuten guztira zazpi urte iraungo zuen soldadutza amaitu arte. Soinean,  Hernioko festatik ekarritako koloretako zintak (ustez ikurriñaren koloretakoak) eramatea izan zen espetxeratzearen zioa.

Ikus hemen Martxiel eta Josebe bere anaia-arrebaren testigantza

 

iturria:

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ02845_0040

Argazkiak: Goenaga familia

Errepresaliatuak

Jose Goenaga atzeko lerroan, bigarrena eskubitik