Segurola Zubeldia, Jesusa

*Usurbilen jaio zen 1925/05/19an. 1941/09/02an Irubideko ostatuko erromerian zegoela, Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, Antonio Urdangarin Agirre, Jose Lazkano Zubizarreta, Juan Mujika Iraola, Jose Goenaga Gorriti, Jose Migel Irastorza Elgarrista, Juan Jose Auza Bengoetxea, Alejandro Basurto Basurto, Juan Basurto Basurto eta Martin Ollakindia Mujikarekin batera. Atxilotzearen arrazoia: haien soinean Ernioko erromeriatik ekarritako koloretako zinta batzuk -ustez ikurriñarenak- eramatea. Ezin izan zuten frogatu, ordea,  “koloretako zintek zehazki ikurriñaren kolorekoak zirenik”. Hortaz, 1941/09/10ean aske geratu ziren. Baina sumarioa ez zen 1944ko martxora arte itxi.

Aipatzekoa da Jesusak 16 urte besterik ez zituela orduan eta, halaber, espedientea bere izenarekin izenburutu zutela (“Sumarísimo nº4046-41: Jesusa Segurola Zubeldia y diez más“)

Iturria:

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ03582_0073

Argazkia: familia

Errepresaliatuak Emakumeak gerran