Illarramendi Zubeldia, Antonio
Usurbilen jaioa 1919/01/17an. Txokoaldeko Simonea baserriko semea. Nazionalista. Kolpistek soldadu eraman zuten eta Terueleko frontean zegoela, birikan bala bat jaso eta larriki zauritua suertatu zen. Erietxean denbora luze egin zuen eta osatutakoan etxeratzen utzi zioten.
Bere bi anaia, Patxi eta Lukas, borrokan ibili ziren Errepublikaren alde.
Familiak zuen taberna (Simonea) itxi egin zioten eta 1940an irekiera eskatu zuenean, Gipuzkoako Gobernadore zibiliak ukatu egin zion.
(Bere iloba Itziar Illarramendiren testigantza lantze-fasean)
iturria:
Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren gutuna -1940
Familiaren testigantza eta argazkiak