Illarramendi Zubeldia, Lukas
Usurbilen jaioa, Txokoaldeko Simoneako semea. EAE-ANV-ko kidea. Milizianoa Euzko Indarra konpainian (EAE-ANV-2) 1936/08/13tik aurrera (J. Placer buru). Frontean ibili zen borrokan errepublikaren alde Bilbo eta Santander aldean. Matxinatuek preso hartu zuten eta bere etxeko kamioia hartuta, Delta del Ebro ingurura lan behartuak egitera eraman zuten.
Bere anaia Patxi ere errepublikaren alde borrokatu zen. Antonio beste anaia, berriz, soldadu eraman zuten kolpistek eta borrokan zauritua suertatu zen.
Familiak zuen taberna (Simonea) itxi egin zioten eta 1940an irekiera eskatu zuenean, Gipuzkoako Gobernadore zibiliak ukatu egin zion.
Ikus bere iloba Itziar Illarramendiren testigantza
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 81 E1 F83
Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren gutuna – 1940 eta argazkia: familiak emandakoak
Familiaren testigantza