Mujika Salsamendi, Julio

*Usurbilen jaio zen 1917/12/10ean. San Estebango ‘Berritza Barrena’ baserriko semea. 1936/11/19an Guardia Zibilak atxiloturik eraman zuen Tolosako kartzelera, Federiko Lasa eta beste hiru lagunekin. Bi aste geroago, 1936/12/01ean, hain justu, Guardia Zibilek Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten eta Epaile militarraren aginpean geratu zen.

1937an kolpistek gerrara eraman zuten soldadu Logroñoko Bailen 24 Infanteriako erregimenduan, eta baita Teruelen, Gironan eta Guadalajaran ere. Fronteko lehen lerroan 17 hilabetez egon zen. 1940ko uztailean lizentziatu zuten prorroga emanda. 1942an Donostiako erreklutamendu eremuan mobilizatu zuten. Erreserban egon zen 1955 arte.

Alazne Begiristainek 1995ean egin zion elkarrizketan aipatzen du, soldadutza denbora guztian, soilik 10 eguneko bi permiso izan zituela,  gorriak eta bi ikusi zituela, hildako asko, eta lurrean etzanda babesten zirela frontean.

Elkarrizketa hemen: Julio-Mujika-Salsamendi-1995.mp3

iturria:

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ02772_0108

Alazne Begiristainek egindako elkarrizketa 1995ean

Argazkia eta dokumentuak: familia

Kolpisten aldean Errepresaliatuak