Zatarain Goia, Jose Anbrosio
Usurbilen jaioa 1881/4/5ean. EAJ-ko militantea. Gerra garaian exiliatu egin zen Karmen Ibañez Loidi emaztearekin, bi semerekin eta anaia apaiza Felixekin.
Urte asko eman zituen Pauen (Frantzia). Ondareak kendu zizkioten (Usurbil, Altza, Billabona…) baina urteetara berreskuratzea lortu zuen. Frankismoaren hasieran, Txokoalde auzoan zuen Torrea etxea Auxilio Social erakunde frankistakoek erabili zuten nesken zentroa bezala.
(Zatarain familiaren testigantza)
Iturria:
Argazkia: Auñamendi entziklopedia. B.Estornes Lasa fondoa + familia
Censo de Refugiados vascos en la República francesa
Villabonako artxiboa
Altzako udal artxiboa
