T-5 lubakia
Andatzako gainontzeko lubakiak bezala, 1936ko irailean Donostia babesteko erabili zen. Garaiko defentsa sistemaren lekukoa dugu hemen. Gaur egun 20 metroko trintxera isolatu bat dugu, baina bere formak adierazten digu babes sistemara lotuta zegoela. Hau antzeman dezakegu 50 metro mendebaldera beste trintxera bat dagoelako.
Alde batetik malda behera begira dagoen lubaki bat dugu, Oria bailara begira eta ekialde-mendebaldea orientazioarekin. Bestetik, adar bat bezala, beste trintxera bat ateratzen da beronen iparraldetik. Hala, “Y” forma hartzen du eta tontorrera bideratzen da. Iparralde-hegoaldea orientazioa du. Lubaki hau gune garrantzitsu bat izan zen Andatza mendia defendatzeko.
Indusketa arkeologikoetan espainiar Mauser fusileko 7,57 mmko kalibreko 200 bala-zorro baino gehiago aurkitu dira.
Zenbait dokumentuk hemen izandako borroken gogortasuna adierazten dute, hala nola, Iruretagoiena zutabe kolpistak irailaren 7an errepublikarren erasoari aurre eginez jasandako eta eragindako bajak jasotzen duena edota Cayuela Teniente Koronel karlistaren irailaren 19ko partea, bezperan Andatza ingurutik tirokatuak izan zirela informatzen duena.