Andatzako gurutzea Gurutzea eta azpiko burdinazko plaka Usurbilgo mendigoizaleak, herritar ugarirekin batera, jarritakoa da 1933ko maiatzaren 3an. EAJko batzokiko gazteek eraiki zuten Etxebeste kaleko 3. zenbakian dagoen Arrueneaberri etxeko beheko solairuan eta idi parearekin igo zuten mendira. Garai hartan Andatzako tontorra estatuaren jabetzako lurretan zegoen eta han jarri ordez, 480 metroko altueran, Usurbili begira dagoen […]

Andatzako gurutzea

Gurutzea eta azpiko burdinazko plaka Usurbilgo mendigoizaleak, herritar ugarirekin batera, jarritakoa da 1933ko maiatzaren 3an. EAJko batzokiko gazteek eraiki zuten Etxebeste kaleko 3. zenbakian dagoen Arrueneaberri etxeko beheko solairuan eta idi parearekin igo zuten mendira.

Garai hartan Andatzako tontorra estatuaren jabetzako lurretan zegoen eta han jarri ordez, 480 metroko altueran, Usurbili begira dagoen puntan zutitu zuten, Txokoaldeko Torre jauregiko Zatarain familiaren lurretan. Izan ere, urte haietan Errepublika laikoa zegoen indarrean eta beldur ziren, ikur erlijiosoa izaki, ez zietela gurutzea jartzen utziko edota kendu egingo zutela. Hala, Anbrosio Zatarain Goia nazionalistaren lurretan kokatu zen. 

Plaka ezkutatu

1936ko estatu-kolpearen ondorioz faxistek sortutako gerra irabazi eta beren erregimena ezarri zutenean, inguruko baserritar batek plaka gorde egin zuen. Franco 1975ean hil ondoren jarri zen berriro bere lekuan.

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena andatza_gurutzea_3-1024x619.jpeg da
Gurutzea jarri zen egunean (1933/5/3) San Estebango ermitaren aurrean egindako argazkian dauden lau lagun –Aginagako Joxe Mari Furundarena (1); Gaztañagako Bautista Aginaga (2); Koxme Yaguez Zubietako maixua (3) eta Zabaleako Patxi Aizpurua (4) – kolpistek fusilatu egin  zituzten 1936ko urrian. Guztiak EAJ-PNVko kide ziren