Aizpurua Alkorta, Patxi
*Usurbilen jaio zen 1907/03/22an. Urdaiagako ‘Zabalea’ baserriko semea. Ezkongabea, nazionalista eta Usurbilgo milizietan esku hartu zuen, Andatza zutabeko milizianoa zen 1936/08/25ean, hain justu. Usurbilgo Gerra komisaldegiko 2. Eskuadrako buruzagia.
Lasarteko kuartelera atxilo eraman zuten, anaia Eustakiorekin batera. 1936/10/10ean, Orioko mendatean fusilatu zuten, epairik gabe, beste hainbat lagunekin, tartean Koxme Yaguez usurbildarra. Familiak Zarautzen lurperatzea lortu zuen, baina gerora hilotza desagertu egin zen eta gaur egun ez du gorpuaren arrastorik.
Bere beste bi anaia -Nikolas eta Ramon- ere milizianoak ziren.
(Familiaren testigantza: lantze fasean)
(Ainara Lizeagak Patxi Aizpuruari gertatutakoa kontatzen du bere testigantzan)
Iturria:
Usurbilgo milizietako agiria
CDMH
CNT del Norte
Euzkadi Bajo el Regimen de Franco
The War Spain egunkaria, 1938-06-4
Argazkiak: familia
