7 – Sutegi. Gerra materiala ikusgai Andatza fronteko lubakien berreskuratze lanak 2022 eta 2023ko udan egin ziren, arkeologo talde baten gidaritzapean. Elkarteko kideak eta herritar hainbat ere auzolanean aritu ziren ezkutuan zeuden gerra-leku horiek agerian jarri eta gure historiaren zatia ezagutzera emateko. Andatzan orain artean lokalizatutako lubaki garrantzitsuenak landu ziren eta han aurkitutako zenbait material […]

7 – Sutegi. Gerra materiala ikusgai

Andatza fronteko lubakien berreskuratze lanak 2022 eta 2023ko udan egin ziren, arkeologo talde baten gidaritzapean. Elkarteko kideak eta herritar hainbat ere auzolanean aritu ziren ezkutuan zeuden gerra-leku horiek agerian jarri eta gure historiaren zatia ezagutzera emateko.

Andatzan orain artean lokalizatutako lubaki garrantzitsuenak landu ziren eta han aurkitutako zenbait material hemen jarri dira ikusgai. Aipagarria da lubaki horietako batean –T-4 izendatu duguna– 800 pieza baino gehiago berreskuratu zirela, gehienak balazorroak baina, baita plater puskak, arrano forma duen bastoi baten kirtena, larru puskak… 

Bitrina honetan daude ikusgai Andatza fronteko pieza adierazgarrienak + beste bakan batzuk ere bai. 

Lan arkeologikoen bideoa hemen: Andatzako Lubakiak 1936-2024